KRISTINA ENEA PARKEA

Arnasa Hartu!

Fermin de Lasala donostiar ospetsuak (1832 – 1917), Mandasko dukeak, sortu zuen parke hau, eta bertan ezarri zuen bere bizilekua, Cristina Brunetti bere emaztearekin batera. Dukea ondorengorik gabe hil zen, eta bere testamentuan finka hiriaren esku utzi zuen, hainbat baldintzarekin: bere zuhaitzak ez moztea, bertan ez eraikitzea, parke publikoa beste erabilerarik ez izatea, eta Cristina Enea izena mantentzea, hildako emaztearen oroimenez.

Gaur egun, Europako parke historikorik interesgarrienetako bat da, zuhaitz, bidexka, urmael eta animalia ugariz betetako 95.000 m2-rekin. Animali horien artean, gure Cristina Enea Rooms-en logotipoa inspiratzen duten indioilar ikusgarriak nabarmentzen dira. Parkea leku ezin hobea da paseatzeko, ariketa fisikoa egiteko, edo, besterik gabe, atseden une batez gozatzeko, hirian zehar lan edo turismo egun bizi baten ondoren. Hartu arnasa!

Naturan inspiratutako Artea

Cristina Enea Roomsetik gure omenaldi berezia egin nahi izan diogu parkeari, artearen bidez, Enrique Sancho Pereg bertako artistaren lanari esker. Aukeratutako parkeko hainbat txokotan inspiratuta, Enriquek akuarela bilduma bat margotu du, gure gela bakoitzak nortasuna eta freskotasuna ematen dion koadro paregabea izan dezan.

Artista honi zor diogu ere gure sarrerako fatxadan margotutako horma-irudi izugarria, parke eder honetan ere inspirazioa duena.

Gure Balioak

Cristina Enea Rooms-en, parkearen eta, oro har, naturaren maitale garen heinean, ingurumenaz arduratzeko konpromisoa hartzen dugu, eta gure jardunek jasangarritasun-mailarik handiena izan dezaten kezkatzen gara:

  • Erabilera bakarreko objetuak erabat ezabatu ditugu.
  • Gure klimatizazio eta ur bero sistema kontsumo txikiko aerotermia teknologia modernokoa da.
  • Isolamendu termikoko eta soinu-isolamenduko material onenak erabili ditugu.
  • Bezeroen eskura kubo bereiziak jartzen ditugu hondakinen birziklapena maximizatzeko.

Eta urrunago goaz! Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren iraunkortasunari eta erantzukizun sozialari buruzko konpromisoak hartu ditugu, arreta berezia jarriz turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzeko. Harro gaude erregistro honetan parte hartzeko eskakizunak gainditu ditugulako (Cristina Enea Rooms, 0000478 kodea)