NATURA – KULTURA – GASTRONOMIA – MERKATARITZA

Donostia – San Sebastián

Donostiaren bihotzean gaude, hiri aparta, itsaso, hondartza eta mendiko natura ingurune paregabean kokatua. Aberastasun kultural handia, nazioarteko jaialdi famatuekin eta ezagutzeko dauden bitxi txikiekin. Mundu osoan ezaguna da bere gastronomiagatik: pintxo-tabernak eta tradizioa eta modernitate batzen dituzten jatetxeak. Eta eskaintza komertzial anitza bertoko eta nazioarteko produktuekin. Zatoz gu ezagutzera!

ATOTXAKO DORREA

guztitik pauso Batera

Cristina Enea Rooms Atotxako Dorrearen merkataritza-galeriaren lehen solairuan dago, 70eko hamarkadako Donostiako eraikin berezi bat, hiriko ia edozein tokitatik ikus daitekeena. Ezinezkoa da galtzea!

GOZATU OINEZ

Kokapen oso praktikoa, autobus-geltokiaren, tren-geltokiaren eta Atotxako aparkalekuaren ondoan (tarifa bereziak eskaintzen ditugu bertan). Gune lasai eta isila, interesgune nagusietatik minutu gutxira:

  • 5 minutu: Artzain Onaren Katedrala (Hiri Zentroa)
  • 5 minutu: Gros auzoa
  • 10 minutu: Kursaal auditorioa
  • 10 minutu: Zurriolako hondartza
  • 12 minutu: Kontxako hondartza
  • 12 minutu: Alde Zaharrean
  • 1 minutu: Kristina Enea parkea

MUGITU ERRAZ

Garraiobide nagusien ondoan egoteak zure denbora hobeto aprobetxatzeko aukera emango dizu, Donostiako inguruak bisitatu nahi badituzu. Gozatu kokapen bikain baten erosotasunaz!

EGIA AUZOA

Sentitu Benetakotasuna!

Egian gaude, Donostiako bihotzean kokatuta dagoen benetako auzo bat. Bertan aurkituko dituzu: tokiko merkataritza, betiko taskak eta tabernak, detaile bakoitza mimatzen duten jatetxe dotoreak, eta eszena artistiko eta kultural oparo bat. Zerbaitegatik deitzen diote “Donostiako Soho-a”!

Gure Cristina Enea parke maiteaz gain (hortik hartzen dugu izena), ondoan Tabakalera arte garaikideko zentroa dugu, kultur eta zerbitzu eskaintza handiarekin.

Sentitu benetakotasuna!